Hurritz | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fagales |
Familia | Betulaceae |
Generoa | Corylus |
Espeziea | Corylus avellana Linneaus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | hur eta hazelnut oil (en) ![]() |
Hurritza edo hurrondoa (Corylus avellana) kultibatu ahal den zuhaixka bat da baina basoetan egoera basatian ere hazten dena. Normalean 3-8 metro bitarteko garaiera du eta gutxitan azaltzen du enbor nagusia, oinetik hasita adarkatzen delako.[1] Hostoak obatu edo biribilak dira, ertzean bitan zerratuak eta azpialdean iletsuak izaten dira. Hurritzaren fruitua, hurra, oso ezaguna da, jangarria eta oso elikagarria delako.
Batik bat Europa eta Asia mendebaldean banatuta dagoen zuhaixka da hurritza. Hostozabalen oihanpeetako osagai garrantzitsua da eta, bertan gune heze eta itzaltsuak nahiago ditu. Mesolito eta Neolitoko fosilak aztertuz gero, badirudi gizakiaren neguko dietaren osagarri garrantzitsuak zirela hurrak. Euskal Herrian hedapen zabala du ipar isurialdean, hegoaldekoan, berriz, urriagoa da eta ibai ertz eta amildegien babespean hazten da. Ebro haranean ez da alerik atzeman.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search