IEEE 802.11

IEEE 802.11 estandarra edo 802.11x estandarra arau multzo bat da haririk gabeko sare lokaletarako (ingelesezko WLAN siglekin ere ezaguna). IEEEk (Institute of Electrical and Electronics Engineers) sortu zuen, eta gaur egun ere garatzen ari dira.

Sare lokalak (ingelesezko LAN siglekin ere ezaguna) sortzeko helburuarekin sortu zen, Ethernetek (IEEE 802.3) egiten duen bezala. Hala ere, kable bidezko sareak sortu beharrean, espektro erradioelektrikoa erabiliz haririk gabeko sareak sortzeko modu bat garaitu nahi zen. Jatorrizko estandarra, 802.11-1997, 1997. urtean berronetsi zen, baina 1999. urtera arte ez zen ezaguna egin, alegia, 802.11b estandarra berrestean. Hortik aurrera, teknologia lider gisa kokatu zen WLANen arloan. Teknologia hau merkaturatzeko eta sustatzeko, WECA (Wireless Ethernet Compatibily Alliance) sortu zen, geroago Wi-Fi Alliance ere esaten zaiona. Azken hau Wi-Fi marka erregistratuaren jabea da.

Estandar multzo honek erabiltzen dituen frekuentziak ondorengo hauek dira: 5 GHz eta 2,4 GHz. Oro har, estaldura txikiko sareak dira. Estaldura faktore askoren araberakoa da, baina normalean 100 metrokoa izaten da, nahiz eta 600 metrokoa ere izan daitekeen. Sare mota hau asko erabiltzen da etxeetan, baita enpresa txiki batzuetan (enpresa kableatu nahi ez dutenetan), aireportuetan, liburutegietan eta abarretan. Ondorioz, edozein pertsonak aukera dauka Internetera konektatzeko bere ordenagailu eramangarria, PDA gailua, telefono mugikorra, eta abar.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search