ISSN

ISSNren logotipoa

International Standard Serial Number (Serie-argitalpenen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) edo ISSN periodikotasun zehatza duen argitalpenak identifikatzeko zortzi digituzko identifikatzailea da. Aldizkari, egunkari eta mota horrelako argitalpenak sailkatzeko erabiltzen dute liburutegi eta biltegiratze guneetan, eta askotan, bibliografia zerrendetan, liburuentzat ISBN (International Standard Book Number) erabiltzen den moduan.

Bere erabilera ISO 3297 arauak normalizatu zuen.

Egunkari, urtekako argitalpen (direktorioak, zerrendak, etab.), aldizkari zientifiko, aldizkari orokor, bilduma, webgune, datu-base, blog eta abarretarako eska dezake argitaratzaileak ISSNa[1][2].

  1. «What is an ISSN? | ISSN» www.issn.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  2. (Frantsesez) «ISSN - Mode d'emploi» BnF - Site institutionnel (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search