I Ching | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Fuxi (en) |
Generoa | aurresana eta kosmologia |
Jatorrizko izenburua | 易經 eta 周易 |
Herrialdea | Zhou dinastia |
I Ching edo I King (txinera tradizionalez: 易經; txinera sinplifikatuz: 易经; pinyinez: yì jīng) Txinako antzinako idatzia da; Txinako literaturako bost lan klasikoetako bat.
I Ching idatziak gizona eta izadia sistema soil batean biltzen dituen kosmologia-sistema bat ematen du aditzera. I Ching-ek zer dioen ezagutzeak eta aztertzeak eguneroko bizitzarako eta igarkizunak egiteko jakituria ematen duela uste dute txinatarrek. I Ching-ek eragin handia izan du Txinako filosofian.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search