![]() | |
Mota | talde etniko historiko |
---|---|
Hizkuntza | iberiera |
Honen parte | Pre-Indo-European (en) ![]() |
Eponimoa | Iberia (en) ![]() |
Geografia | |
Jatorria | Iberiar penintsula eta Okzitania |
Hedapen mapa | |
![]() |
Iberiarra (latinez: Hibērī, grezierazko Ιβηρία hitzetik ekarria), erromatarren aurretik Iberiar penintsularen ekialdean eta Galiako hegoaldean kokatutako herria izan zen, erromatar eta greziar iturrien arabera (besteak beste, Hekateo Miletokoa, Avieno, Herodoto eta Estrabon). Iberiar talde etnikoa, kultura eta entitate politikoa ez daude zehazki definiturik. Terminoa oso zabala da, eta haren barrenean Burdin Aroko zenbait herri sartzen dira, historian zehar iberiar identifikazioa jaso dutenak. Edonola ere, herri horiek ezaugarri komun batzuk zituzten, hala nola, K.a. VI. mendetik aurrera feniziarren eta greziarren eragina jaso izana.
Haien artean honako tribu hauek zeuden (latinezko izenekin): Airenosi, Andosini, Ausetaniak, Bastetani, Bastuli, Bergistani, Castellani, Cessetani, Ceretani, Contestani, Edetani, Elisices, Iakatarrak (zalantzazkoa), Ilercavones, Ilergeteak, Indigetes, Lacetani, Laietani, Oretani, Sedetani, Sordones, Suessetani, eta Turdetani; nahiz eta haietako batzuen jatorri etniko edo linguistikoari buruz zalantzak egon. Aipatutako iturri klasiko horiek ez datoz bat iberiar herrien zerrenda eta kokapena zehazterakoan.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search