Igoera zuzen

Igoera zuzena eta deklinazioa azaltzen duen animazioa

Igoera zuzena (laburdura IZ, normalean RA, ingelerazko right ascensionetik; sinboloa α) esfera zelesteko puntu batek koordenatu sistema ekuatorialean dituen bi norabide koordinatuetako bat da. Normalki deklinazioarekin konbinatzen da. Igoera zuzena puntu bat ekinokzio bernaletik ekialdera zeru-ekuatoretik neurtutako ordu zikloaren iraupena da.

Zeru-koordenatu ekuatorial eta horizontalen irudikapen grafikoa.

Neurketa, beraz, Aries puntutik egiten da ordu (ordu batek 15º neurtzen ditu), minutu eta segunduka. Aries puntua Eguzkiak udaberriko ekinokzioan duen puntua da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search