Iker Martinez de Lizardui

Iker Martinez de Lizardui

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIker Martínez de Lizarduy Lizarribar
JaiotzaDonostia1977ko ekainaren 16a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakskipperra
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak

Musikasten: iker-martinez

Iker Martinez de Lizardui Lizarribar (Donostia, 1977ko ekainaren 16a - ) euskal herritar kirolaria da, belako 49er Klasean aritua, Xabi Fernandezekin batera.

Olimpiar Joko bitan hartu du parte: 2004an eta 2008an, bitan izan da munduko txapelduna (Atenasen 2004an eta Hawaiiko Kaneohen 2002an), eta hirutan Europakoa.

2008ko Olinpiar Jokoetan Xabi Fernandezek eta biek zilarrezko domina lortu zuten 49er bela diziplinan, abuztuaren 17an. Irabazle Danimarkarrek kroaziako selekzioaren bela-ontzia erabili zuten azken proban bere ontziko masta entrenamenduetan apurtu zutelako. Ontzi aldaketa arauditik kanpo zegoenez irabazleen aurkako helegitea aurkeztu zuten, baina abuztuaren 18an bela arloko epaimahaiak atzera bota zuen helegitea eta zilarrezko domina irabazi zuten.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search