Ilaski

Ilaski
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
DomeinuaIlargia
Familia
AmaAmalur
Anai-arrebakEguzki Amandre

Ilaski / Ilazki[1], Eguzkiren ahizpa eta Ama Lurraren alaba, Ilargi amandrea bezala gurtuta, Euskal mitologian berarekiko idatzi gehienetan nekazari gizarterako baliagarri dituzten sinismenak jasoak dauzkagu.

Ilargiarekin nahastuta agertzen bada ere bere ahizparekiko "zki" atzizkiak Ilazki egokiagoa dela dirudi goi-andere hau aipatzeko Euskal mitologian barne.

Eguna eta gauean oinarrituta, Eguzki eta Ilazki parekoak izan behar dutela pentsa dezakegu, hau da, bat argitsua eta bestea iluna, honengatik bera izan behar du ilargian azaltzen dan itzal itzela.

Barandiaranek bere idatzietan "burua ilargiaz inguraturik daukan emakume handia" zioen Azkoitiako Amuteko Damie da.[2] Berez Mari da, ez da Anbotoko Dama, baina bai bestea bezain gurgarria eta goraipagarria.

Gaueko zelataria, gau-lanen eta izakien zaindaria, legea zapuzten dutenak zigortzen ditu: ahabia lapurra bereganatuz eta Mateo Txistu galarazi zuen erbinudearen itxura hartuz.

Heriorekin parekatzen dute askotan, baina herio beste gauza bat da,

Erlazio hau ilargia daukan psikopompo paperean oinarrituta egon daiteke.

Kristau kutsua duen sinismenak hildakoen arimak zerura ailegatzeko ilargitik pasa behar dutela dio. Baina ez da halakorik jasota aurkitzen Euskal mitologian barne, sinismen horiek kristauenak bahit dira. Bai jasota dagoela hildako eta izarren arteko erlazioaren sinismenak.

Erromatarren Ilargiaren jainkosaren (Luna dea) antzera Ilazki ilargiaren goi-anderea da.

Gaztelaniazko Luna hitzak (erromatarrek Lurraren sateliteari ematen zioten izen berbera) zeru sabaiko zulo leiho baten sinesmena adierazten du, gaztelerazko hitz horren beste esanahia erakusleihoko kristala dala ideia hori baieztatzen du.

  1. EHHE. Euskaltzaindia.
  2. (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Migel de. (1997). Mitologia del Pueblo Vasco. Ostoa, 28 or. ISBN 84-88960-16-6..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search