Ilia Yefimovitx Repin (Txuhuiv, Errusiar Inperioa, 1844ko abuztuaren 5agreg./uztailaren 24ajul. - Kuokkala, Finlandia, 1930eko irailaren 29a) errusiar pintorea izan zen.
San Petersburgoko Arte Ederretako Eskolan ikasketak egin ondoren, Frantziara eta Italiara joan zen pintura-ikasketak egitera. Pintura historikoa, erretratuak eta Errusiako gizarte xumearen nekeak pintatu zituen maisutasun handiz. Obra nagusiak: Volgako atoilariak, Erlijio-prozesioa Kursk lurraldean, Ivan Izugarria eta bere semea eta Zaporozhiar kosakoak Sultanari gutuna idazten.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search