Iliada

Iliada
Akiles Patroklo artatzen, K.a. 500 aldean
Datuak
IdazleaHomero (K.a. 850-750)
GeneroaEpopeia
Jatorrizko izenburuaἸλιάς / Iliás
HizkuntzaAntzinako greziera
HerrialdeaAntzinako Grezia
Euskaraz
IzenburuaIliasena[1]
ItzultzaileaSalbador Barandiaran
Argitaratze-data1956
Iliadaren lehenengo lerroak.

Iliada (greziera homerikoan: Ἰλιάς: Iliás; greziera modernoan: Ιλιάδα: Iliáda; latinez: Ilias) greziar epopeia da, K.a. IX. mende inguruan idatzia. Betidanik Homerok idatzia dela uste izan bada ere, teoria asko dira haren egileari buruz. Dena dela, mendeetan zehar, ahoz aho gordetako kontakizuna izan zen, Homerok jaso zuena; Homeroren garaiaren aurreko esapide eta hitz ugari daudenez, teoria hori onartu da. 15.537 bertsoz osatuta dago, hexametro daktilikoetan onduak eta 24 rapsodatan banatuta, eta Akilesen sumindura du argumentu (μῆνις, mênis)[2]. Lanaren izena Troia (Ιlion) izen grekotik erator.

Iliada eta Odisea garai klasikoko greziarrek eta ondorengo belaunaldiek Antzinako Greziako literatura-konposizio garrantzitsuentzat jo zituzten, eta greziar pedagogiaren oinarritzat erabili ziren.​ Biak zenbait autore eta hedapenen poema epikoen sail zabalago baten troiar zikloa deritzan osagai dira; beste olerkietatik, ordea, pasarteak baino ez dute biziraun.

  1. ILIASena, la Ilíada en euskera. Invocació.. in: De Troia a Ítaca. Detroiaaitaca.wordpress.com.
  2. Hexámetro dactílico: verso de seis pies métricos, unos dáctilos y otros espondeos. Se llama «espondeo» al pie compuesto en la métrica clásica por dos sílabas largas (en la métrica moderna, por dos sílabas acentuadas).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search