Indus Indus River سندھ | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 3.180 km |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 23°59′40″N 67°25′51″E / 23.9944°N 67.4308°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Province of Pakistan | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 1.165.000 km² |
Arro hidrografikoa | Indus basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 6.600 m³/s |
Iturburua | Sengge Zangbo (en) ![]() (4.255 m) |
Bokalea () | Arabiako itsasoa |
Indus[1] (urduz: سندھ; sindhiz: سنڌو; punjabera, shahmukhiz: دریائے سندھ, gurmukhiz: ਸਿੰਧੂ; hindiz eta sanskritoz: सिन्धु; persieraz: حندو ; paxtueraz: سیند; tibeteraz: སེང་གེ།་གཙང་པོ Sengge Chu; txineraz: 印度; grezieraz: Ινδός; ingelesez: Indus River) Pakistango ibairik handiena eta luzeena da. Europan, antzinako Grezian Hindos eta antzinako Erroman Indus izenaz ezaguna zen.
Pakistango ibai nagusia da, nahiz eta Tibeten jaio eta Indiako zati bat zeharkatu. Indiako azpikontinentea 1947an zatitu baino lehenago, India eta Pakistango estatu modernoetan, Indus ibaia eskualdeko bigarren ibai garrantzitsuena zen, Ganges ibaiaren ondoren, bai kultura aldetik, bai merkataritza aldetik. Gainera, «India» izena ibairen izenarekin dago lotua. Bere arroan planetako zibilizazio urbano zaharrenetariko batzuk agertu ziren.
Tibeten jaiotzen da Indus ibaia, itsas mailatik 5.500 metrora, ipar-mendebalderantz jarraitzen du Himalaiako haranetatik, Kaxmirreko zeharbidetik eta hegoalderantz doa, Pakistan alderik alde zeharkatuz. Hyderabad hiritik igaro ondoren, Karatxiren hego-ekialdean, Sindh probintzian, delta batean isurtzen da Arabiako itsasora.
Pakistango ibairik luzeena da, eta, urteko ur emariari dagokionez, munduko hogeita batgarren ibairik handiena da. Pakistango biziaren lerrotzat hartzen du maiz herrialde hartako jendeak. Europarrek «India» izena erabiltzen zuten indiar azpikontinente osorako, ibai honen Ινδός (Indos) greziar izenean oinarrituta. Guztira, 3.180 kilometroko luzera du. Guztira, 1.165.000 km² baino gehiagoko eremua drainatzen du. Urtean ur emaria 207 km³ inguru dauka. Munduko lekurik garaienetan sortzen da, glaziar artean, eta baso epelen, lautaden eta landa idorren ekosistema elikatzen du. Chenab, Ravi, Sutlej, Jhelum, Beas eta desagertutako Sarasvati ibaiekin batera, Indus ibaia Pakistango Sapta Sindhu edo zazpi ibai sakratuen parte da.
Indusek Pakistango ekonomiarako funtsezko ura ematen du, batez ere Punjab eta Sindh probintzietan. Punjab hitza persierazko bi hitzen batura da: panj (پنج, bost) eta āb (آب, ura), hau da, hitzez hitz hartua «bost ibaien lurra». Bost ibai horiek dira Jhelum, Chenab, Ravi, Beas eta Sutlej. Ibaiak ere industria astun askori laguntzen di, eta Pakistango ur edangarriaren hornidura nagusia da.
Indo ibaiaren lehen iturria Tibeten dago; Sengge eta Gar ibaien elkargunean hasten da, Nganglong Kangri eta Gangdise Shan mendikateen artean. berehala, ipar-mendebalderantz doa, Ladakhetik eta Baltistandik Gilgitera, Karakoram mendikatearen hegoalderantz. Shyok, Shigar eta Gilgit ibaiadarrek ur glaziarrak ematen dizkiote ibai nagusiari. Pixkanaka, hegoaldera jotzen du, mendi artetik aterata Peshawar eta Rawalpindi artean. Indus 4.500-5.200 metroko arroila erraldoietatik igarotzen da Nanga Parbat mendigunetik gertu. Hazarajatetik arin igarotzen da, Tarbelako presaraino. Kabul ibaiak bat egiten zaio Attock hiritik gertu. Itsasora bidean egiten duen gainerako ibilbidea Punjabeko eta Sindheko lautadetan egiten du. Panjnad ibaia elkartzen zaio Mithankot hirian. Elkargune horretatik behera, antzina ibaia Satnad izendatzen zuten (sat, zazpi; nadi, ibaiak); izan ere, puntu horretatik behera, ibaiak Kabul ibaiaren, Indus ibaiaren eta Punjabeko bost ibaien urak zeramatzan. Jamshorotik igarota, delta handi batean itsasoratzen da, Karatxiren hego-ekialdean, Arabiako itsasoan.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search