Inflazio kosmiko

Inflazioa kosmologiaren eredu estandarraren, hots, Big Bang beroaren teoriaren eranspenik garrantzitsuenetakoa da.

Inflazioa Unibertsoak oso gaztea zenean jasandako zabalkunde esponentziala eta oso bortitza da. Teoria hau zenbait arazo konpontzeko sortu zen, besteak beste Unibertsoaren lautasunaren arazoa, monopolo magnetikoen arazoa eta horizontearen arazoa.[1]

Inflazio garaia Big Bang beroko singularitatetik segundora hasi  eta segundora bitartean amaitu zen. Inflazio garai honetan Unibertsoko eskala faktorea[2] gutxienez faktoreaz handitu zen. Ondoren, Unibertsoak zabaltzen jarraitu du energia ilunari esker, baina erritmo geldoago batean. [3]

  1. Lizarraga Olano, Joanes. Soka kosmikoen ondorio behagarrien iragarpen eta froga berriak, 2016.
  2. Eskala faktorea denboran zehar Unibertsoko distantzia fisikoak nola aldatzen diren adierazten duen parametroa da.
  3. (Ingelesez) How the Universe Works. 2022-04-12 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search