Ingalaterrako futbol selekzio nazionala

Ingalaterrako futbol selekzio nazionala
Herrialdea Erresuma Batua
IzengoitiaThe Three Lions (hiru lehoiak)
ElkarteaThe Football Association (en) Itzuli
SelekzionadoreaIngalaterra Gareth Southgate
KapitainaHarry Kane
Partida gehienPeter Shilton (125)
GoleatzaileaWayne Rooney (53)
FIFA kodeaENG
FIFA sailkapena5
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Historiala
Lehen partida
Eskozia Eskozia 0 - 0 Ingalaterra Ingalaterra
Partick, Eskozia, 1872ko azaroaren 30a
Emaitzarik onena
 Irlandako Errepublika 0 - 13 Ingalaterra Ingalaterra
Belfast, 1882ko otsailaren 18a
Emaitzarik okerrena
 Hungaria 7 - 1 Ingalaterra Ingalaterra
Budapest, 1954ko maiatzaren 23a
Parte-hartzailea
1893 urteko taldea.
Italiaren aurkako partida, 2012an.
Wembley Stadium.

Ingalaterrako futbol selekzio nazionala munduko zaharrenetarikoa eta herrialde hartako ordezkaria da. Wembleyko estadioan (London) jokatzen ditu etxeko partidak.

1872an lehenengo aldiz jokatu zuten, Eskoziaren aurka, nazioarteko lehendabiziko futbol partida izan zena. Futbolaren asmatzailetzat hartzen badira ere, emaitzak kontuan hartuta ez da puntako selekzioa. XX mendearen hasierako Joko olinpikoetan izan zituzten emaitza onak, hasierako lau ekitaldietatik hiru irabazita. Munduko Txapelketei dagokienez, etxean jokaturikoa bakarrik irabazi zuten eta beste ekitaldietan ez dira ezta finalera ere iritsi.

1990eko Munduko Futbol Txapelketako finalerdietan Alemaniako selekzioaren aurka penaltietan galdutakoan, Gary Linekerrek esaldi ospetsu hau esan zuen: Futbola joko sinplea da, 90 minutuan zehar 22 jokalari baloiaren atzetik eta azkenean beti Alemaniak irabazten du.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search