Inkesta

Inkesta populazio bateko pertsona edo erakundeei egin beharreko galdera multzoa da, eskuarki aurrez behar bezala egituratua eta era arautu batez, galdera hauek asmatu, egituratu eta burutzeko metodologiarekin batera. Galdera multzo soilari galde sorta deritzo. Inkestak, galde sortaz gainera, beste zeregin eta elementu batzuk ere barne hartzen ditu, hala nola, populazioaren definizioa, lagina osatu eta aukeratzeko metodologia eta erantzunen bilketa eta tratamendua.

Inkestak arruntak dira soziologian, ekonomian, merkatu ikerketan eta osasungintzan, esaterako; helburua alor horietako alderdi jakin bat, zabalagoa edo murritzagoa, aztertzea izan ohi da. Adibidez, euskararen erabilerari buruzko inkestak, irakurketari buruzko inkestak eta elikadurari buruzko inkestak egiten dira. Galderak iritziei edo egitate zehatzei buruz izan daitezke, ikerketaren gaiaren eta helburuaren arabera. Ohikoak dira, halaber, hauteskundeetako emaitzak aurreikustekoak, boto emaileen iritzia eta boto asmoa jasotzeko asmoz.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search