Ipar Amerika

Ipar Amerika
Azalera24.709.000 km²
Biztanleria528.720.588 (2008, 4.a)
Biztanle-dentsitatea22,9 bizt/km²
Jentilizioiparamerikar
Herrialdeak23
Hizkuntzakingeles, gaztelania, frantses eta besteak
Ordu-eremuakUTC-10-UTC
Hiri nagusiakMexiko Hiria, New York, Los Angeles, Toronto, Chicago

Ipar Amerika[1] kontinente bat da. Osorik dago ipar hemisferioaren barruan eta ia dena mendebaldeko hemisferioaren barruan. Amerikako iparraldeko azpikontinente bezala ere deskriba daiteke[2][3], zazpi kontinente baino gutxiago erabiltzen dituzten ereduetan. Mugakide ditu iparraldean Ozeano Artikoa, ekialdean Ozeano Atlantikoa, mendebaldean Ozeano Barea eta hegoaldean Hego Amerika eta Karibe itsasoa.

Ipar Amerikak 24.709.000 kilometro koadroko eremua hartzen du, lur lehorraren azaleraren %16,5 eta Lurraren azalera osoaren %4,8 inguru. Ipar Amerika hirugarren kontinenterik handiena da, Asiaren eta Afrikaren ondoren[4], eta laugarrena biztanleriaren arabera, Asia, Afrika eta Europaren ondoren[5]. 2013an, ia 579 milioi pertsona bizi ziren bertan, 23 estatu independentetan, edo munduko biztanleriaren %7,5 inguru, hurbileko uharteak barne (batez ere Karibe inguruan).

Ipar Amerikara azken glaziazioan iritsi ziren bere lehen giza populazioak, Beringeko lurreko zubia pasatzean, duela 40.000 eta 17.000 urte inguru. Paleoindiar garaiak duela 10.000 urte arte iraun zuela uste da (garai arkaiko edo mesoindiarraren hasiera). Aro Klasikoa, gutxi gorabehera, VI. eta XIII. mendeen artean hedatzen da. Kolonaurreko aroa 1492an amaitu zen, migrazio transatlantikoen hasierarekin, Europako kolonoen etorrerarekin aurkikuntzen aroan eta aro moderno goiztiarrean. Egungo patroi kultural eta etnikoek Europako kolonoen, herri indigenen, Afrikako esklaboen eta haien ondorengoen arteko elkarrekintzak islatzen dituzte.

Amerikako kolonizazio europarraren ondorioz, iparramerikar gehienek Europako hizkuntzak hitz egiten dituzte, hala nola ingelesa, espainiera edo frantsesa, eta beren estatuetako kulturek mendebaldeko tradizioak islatu ohi dituzte.

  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
  2. (Ingelesez) «North America | Countries, Regions, & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  3. «Continent Map | Map of Continents | Continent Size, Populations, Number of Countries - Worldatlas.com» www.worldatlas.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  4. «North America Landforms and Land Statistics - North America Landforms, Land Statistics» www.worldatlas.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  5. «North America Facts, Capital Cities, Currency, Flag, Language, Landforms, Land Statistics, Largest Cities, Population, Statehood, Symbols» www.worldatlas.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search