Iragan

Iragana edo lehena gauden unearen aurretik gertatu den oro dugu. Denborarekin erlazioa duen kontzeptua da. Iragana aztergai duen diziplina ugari da historia, arkeologia, paleontologia, antropologia, filologia... horietako zenbait direlarik. Geroa edo etorkizuna lirateke iraganaren kontrakoak bien arteko muga orainak zehazten duelarik.

Fisikan iragana espazio-denborako puntu batean dagoenarengan eragina duten puntuen multzoa dela esaten dute. Mekanika klasikoak ordea denbora dimentsioareki soilik erlazionatzen du iragana momentu berean gertatzen diren gertakariek iragan berbera dutela ondorioztatuz.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search