Iragotze

Aroa eman ostean iragotutako ezpata (ahoa eta orria tenperatura desberdinetan).

Iragotzea[1], iraotzea edo iraoketa[2][3] , materialei emaniko tratamendu termikoa da, gogortasuna eta erresistentzia mekanikoa aldatzeko. Helburu nagusia aroa eman eta gero altzairuak izaten duen hauskortasun handia gutxitzea da.[4]

Altzairuaren propietateak asko alda daitezke tratamendu termikoen arabera: suberatu ezkero oso xaflagarria bihurtzen da, eta aroa eman ezkero, berriz, oso gogorra baina hauskorra. Malgutasuna irabazteko, gehienetan arotutako altzairua iragotu egiten da (salbuespen gutxi batzuk kenduta, limak adibidez). Iragotze mailak malgutasun hori plastikoa (malgukiak adibidez) edo elastikoa (automozio piezak adibidez) izatea ekarriko du, eta zizailadura-esfortzua, isurpena, gogortasuna, harikortasuna eta haustura-tentsioa ere zehaztuko ditu, eman nahi zaion erabileraren arabera. [5]

  1. «iragotu | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
  2. Euskalterm, Terminologia banku publikoa. IVAP, Administrazio Publikoaren Euskal Institutua (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  3. Metalurgia hiztegia. Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  4. (Gaztelaniaz) Amstead, B. H; Ostwald, Phillip F; Begeman, Myron L. (1981). Procesos de manufactura: versión SI. Compañía Editorial Continental ISBN 9789682602573. PMC 9359441. (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  5. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :1 izeneko erreferentziarako

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search