Irlandako Errepublikaren Aldarrikapena

Irlandako Errepublikaren aldarrikapena.

Irlandako Errepublikaren Aldarrikapena (ingelesez Proclamation of the Irish Republic eta irlanderaz Forógra na Poblachta), 1916ko Aldarrikapena eta Pazkoko Aldarrikapena izenez ere ezaguna, Irlandar Boluntarioek eta Irlandako Armada Hiritarrak 1916ko apirilaren 24an Pazko matxinadan zehar kaleratutako aldarrikapena da. Bertan, Irlandako Anaitasun Errepublikarrak bere burua Behin-behineko Irlandako Errepublikako Gobernu bezala izendatu eta Irlanda Erresuma Batutik independientea zela aldarrikatu zuen. Aldarrikapen ospetsu hau Patrick Pearseek irakurri zuen Dublingo Posta Bulego Nagusiaren eraikinean, Sackville kalean, gaur egun O'Connell Street kalea dena.

Zeremonia hura izan zen Pazkoko matxinadaren hastapena, zeinaren ondorio zuzena Anglo-Irlandar Gerra izan baitzen. Berez, aldarrikapena 1803. urtean Robert Emmet matxinoak burututakoaren isla garbia da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search