Irlandar mitologia

Irlandar mitologiak ez dio osorik eutsi kristautasunaren helduerak ekarritako eragin handiari, baina haren zatirik handiena Erdi Aroko fraide kristauek idatzita jaso zen, nahiz eta Erdi Aroko irlandar literaturan jada mitologia honen jatorrizko esanahi erlijiosoa nabarmen murriztu zen. Irlandar mitologia da zelta mitologiako adarretatik hobekien eta gehien jaso eta gorde izan dena. Halere, eskuizkribu hauetako asko ezin izan dira gureganaino iritsi eta beste material asko idatzita jasotzeko aukerarik ere ez zuten izan. Gaur egunera ailegatu diren material apurrak nahikoak dira lau ziklo ezberdin antzemateko: Ziklo mitologikoa, Ziklo historikoa, Ulsterko zikloa eta Fenian zikloa. Ziklo hauetan kokatu ahal ezin litezkeen beste hainbat testu mitologiko ere badaude. Modu berean, ziklo honetako pertsonai batek edo gehiagok parte hartzen duten ipuin herrikoi sail zabal bat ere kontserbatu da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search