Irungo gudua (1936)

Artikulu hau Espainiako Gerra Zibileko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irungo gudua».
Irungo gudua
Gerra Zibila
Euskal Herriko frontea
Matxinatuen eskuetan hiria galdu baino lehenagoko kontraerasoa.
Data1936ko abuztuaren 19tik irailaren 5era
LekuaIrun  EH
Koordenatuak43°20′N 1°47′W / 43.33°N 1.78°W / 43.33; -1.78
EmaitzaMatxinatuen garaipena
Gudulariak
Espainia Matxinatutakoak Espainia Espainiako II. Errepublika
Buruzagiak
Alfonso Beorlegi Antonio Ortega
Manuel Margarida Valdes
Indarra
+2.000
155 mm-ko piezak
Junkers Ju 52
Panzer I
2.000[1]-3.000[2][3]

Irungo gudua 1936ko Gerra Zibilean Gipuzkoako kanpainako gudu erabakigarri bat izan zen;[4] ondorioz, Emilio Molak zuzendutako eskuineko indar kolpistek hiria azpiratu zuten urte horretako irailaren 5ean.

Irunek kalte larriak izan zituen, Hondarribia ere berehala kolpisten eskuetan erori zen, eta milaka herritarrek Bidasoa zeharkatu zuten erbestera. Espainia iparraldeko Errepublikaren aldeko lur zerrendak galdu egin zuen Frantziarekiko zuen lehorreko kontaktu zuzena, errepublikazaleen morala nabarmen jaitsi zuena.

Molaren indarrak, Jose Soltxaga eta Alfonso Beorlegi buru zituztela, Donostia azpiratzeko bidean jarri ziren mendebalderantz, traba militar bakartzat San Marko eta Txoritokietako gotorlekuak zituztela.

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Jackson izeneko erreferentziarako
  2. Beevor, Anthony. 2006, 117. or.
  3. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Hugh izeneko erreferentziarako
  4. Aznar, Manuel. (1969). Historia Militar de la Guerra de España. Madril: Editora Nacional.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search