Itun Zaharra

Itun Zaharra Gutenbergen Biblian.

Itun Zaharra[1] kristauen Bibliako lehen azpiatala da (bestea Itun Berria da). Nazareteko Jesus jaio aurretik idatzitako liburu sakratuak biltzen ditu. Lau sail nagusitan banatzen da: Pentateukoa edo Moisesen legea, liburu historikoak, olerki eta jakintza liburuak eta profeten liburuak.

Juduen liburu sakratuak, Hebrear Biblia edo Tanakh izenez ezagunak, hebreeraz idatzi ziren, eta kristauek horiexek hartu zituzten oinarri. Hala ere, grezierara itzuli zen bertsioan (Septuaginta) beste liburu batzuk gehitu ziren. Eliza Katolikoak azken bertsio hori sakratutzat hartzen du, latinez idatzitako Vulgata, alegia. Protestanteek nagusiki juduek onartzen dituzten liburuak soilik hartzen dituzte sakratutzat. Protestanteek ez baina katolikoek onartzen dituzten liburuei deuterokanoniko deritze (horrek "bigarren kanonekoak" esan nahi du).

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search