Itziar Aretxaga

Itziar Aretxaga

Bizitza
JaiotzaBilbo1965eko azaroaren 20a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa 1993ko martxoaren 15a) Doktoretza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakastrofisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Greenwicheko Errege Behatokia
National Institute of Astrophysics, Optics and Electronics (en) Itzuli
Max Planck Elkartea
National Institute of Astrophysics, Optics and Electronics (en) Itzuli  (1998ko irailaren 1a -
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Nazioarteko Astronomia Elkartea

Twitter: ItziMex Edit the value on Wikidata

Itziar Aretxaga Mendez (Bilbo, 1965eko azaroaren 20a) euskal astrofisikaria da. Fisika-ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean hasi eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean bukatu zituen 1988an. 1990. eta 1993. urteen artean Madrilgo Unibertsitate Autonomoan astronomia ikasi ondoren, irakasle lanetan hasi zen bertan, fisikako eskolak ematen.[1][2] "Izar-eraketaz sortutako galaxia-nukleo aktiboen aldagarritasun optikoa" izenburuko tesiarekin 1993an doktore titulua lortu zuen Madrileko Unibertsitate Autonomoean bertan ("Variabilidad optica de nucleos galacticos activos generados por formacion estelar").[3]

1993tik 1996ra bitartean, Britainia Handiko Greenwicheko Behatoki Errealean eta 1996tik 1998ra Alemaniako Astrofisikarako Max Plank Institutuan jarraitu zuen bere jarduna.. 2015, 2017, eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.

  1. Gurrutxaga Uranga, Amagoia. (2019-08-04). «Hezur eta izar» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  2. «Itziar Aretxaga's Page at INAOE» www.inaoep.mx (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  3. (Gaztelaniaz) Aretxaga Mendez, Itziar. (1993). «VARIABILIDAD OPTICA DE NUCLEOS GALACTICOS ACTIVOS GENERADOS POR FORMACION ESTELAR.» www.educacion.gob.es (TESEO) (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search