Itziar Aretxaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1965eko azaroaren 20a (58 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea Madrilgo Unibertsitate Autonomoa 1993ko martxoaren 15a) Doktoretza |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | astrofisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Greenwicheko Errege Behatokia National Institute of Astrophysics, Optics and Electronics (en) Max Planck Elkartea National Institute of Astrophysics, Optics and Electronics (en) (1998ko irailaren 1a - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Itziar Aretxaga Mendez (Bilbo, 1965eko azaroaren 20a) euskal astrofisikaria da. Fisika-ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean hasi eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean bukatu zituen 1988an. 1990. eta 1993. urteen artean Madrilgo Unibertsitate Autonomoan astronomia ikasi ondoren, irakasle lanetan hasi zen bertan, fisikako eskolak ematen.[1][2] "Izar-eraketaz sortutako galaxia-nukleo aktiboen aldagarritasun optikoa" izenburuko tesiarekin 1993an doktore titulua lortu zuen Madrileko Unibertsitate Autonomoean bertan ("Variabilidad optica de nucleos galacticos activos generados por formacion estelar").[3]
1993tik 1996ra bitartean, Britainia Handiko Greenwicheko Behatoki Errealean eta 1996tik 1998ra Alemaniako Astrofisikarako Max Plank Institutuan jarraitu zuen bere jarduna.. 2015, 2017, eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search