Izarbeibar-Novenera

Izarbeibar-Novenera
 Euskal Herria
Map
Administrazioa
Herrialdea Nafarroa Garaia
Udalerriak20 (lista ikusi)
EskualdeburuaGares
Herri handienaGares
Izen ofizialaIzarbeibar-Novenera (eus.)
Valdizarbe-Novenera (cas.)
Geografia
Koordenatuak42°36′10″N 1°47′40″W / 42.60280753°N 1.79456078°W / 42.60280753; -1.79456078
Azalera500,85 km²
Garaiera298-1019 metro
Distantzia22,4 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria13.480 (2022:  −50)
Dentsitatea26,91 biztanle/km²
Datu gehigarriak
Sorrera2019ko otsailaren 6an

Izarbeibar-Novenera[a] Nafarroa Garaiko eskualde bat da, Euskal Herrian kokatuta. Hiru erakunde historikok osatzen dute: Izarbeibar, Novenera eta Mañeruibar. Arga ibaiaren erdiko zatia, Robo ibaiaren arroa eta Riosalado ibaiaren beheko aldea hartzen ditu. Iparraldeko eremuak, menditsuak, Nafarroako Mendialdearekin muga egiten dute; hegoaldeko udalerriak, berriz, Nafarroako Erriberan daude, nahiz eta eskualde gehiena Nafarroako Erdialdearena izan.

20 udalerrik osatzen dute, eta 2022 urtean 13480 biztanle eta 500,85 kilometro koadroko azalera zituen; horrek 25,89 biztanle kilometro koadroko biztanleria-dentsitatea sortzen zuen. Arga ibaia Mirandan dagoen itsas mailaren gaineko 298 metrotik Esparatz mendiaren 1019 metrora arteko altuera du.

Eskualdeburua Gares udalerria da, eskualdeko populatuena.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search