Jan van Eyck

Jan van Eyck

ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaMaaseik, Prince-Bishopric of Liège (en) Itzuli eta Liejac.1390
HerrialdeaHegoaldeko Herbehereak
HeriotzaBrujas1441eko uztailaren 9a (50/51 urte)
Hobiratze lekuaSt. Donatian's Cathedral (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Margareta van Eyck (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)Robert Campin
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, illuminator (en) Itzuli, arkitektoa, marrazkilaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Brujas
Lille
Haga
Sluis-Aardenburg (en) Itzuli
Arraiolos
Cascais (en) Itzuli
Lisboa
Portalegre
Baiona
Falmouth
Plymouth
Sandwich (en) Itzuli eta Shoreham (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)John III, Duke of Bavaria (en) Itzuli
Filipe III.a Borgoinakoa
Lan nabarmenak
MugimenduaPrimitibo flandestarra
Northern Renaissance (en) Itzuli
Genero artistikoaerretratua
margolaritza erlijiosoa
genero-margolana
erretratua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 11ec272c-bfe5-4863-be7e-ae97671325ec Discogs: 2155284 Find a Grave: 9529187 Edit the value on Wikidata

Jan van Eyck (Maaseik, 1390 inguru – Brujas, 1441eko uztailaren 9a) flandriar margolaria izan zen, Brujasen lan egin zuena. Primitibo flandestarren onenetakotzat hartzen da. Erretratuetan eta paisaietan nabarmendu zen, eta Tournaiko Robert Campinekin batera, garrantzi handia izan zuen mundu naturalaren behaketa oinarri zuen Flandesko eskola garatzeko.[1]

Olio gainean pintatzeko teknika berak asmatu ez bazuen ere (Vasari kritikariak hala adierazi zuen arren), Jan eta Hubert van Eyck anaiak lehenetarikoak izan ziren teknika hori xehetasun handiko margolanetarako erabiltzen, eta oso emaitza ikusgarriak lortu zituzten. Hori dela eta, olio gaineko pinturaren aita deitu izan zaio.

Jan van Eycken hogeita hamar bat koadro gorde dira; horien artean, nabarmentzekoak dira Bildots mistikoaren erretaula (1432), Gizon baten erretratua ustezko burupotreta (1433), Arnolfini senar-emazteen erretratua (1434), Rolin kantzilerraren Amabirjina (1435), Van der Paele kalonjearen Amabirjina (1436) eta Margarita Van Eycken erretratua (1439).

  1. Françoise., Barbe-Gall,. (2009). Nola hitz egin arteaz umeei. Nerea PMC 1055288175. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search