Japoniar Inperioa

Japoniar Inperioa
大日本帝國
Dai Nippon Teikoku
Japoniar Inperio Handia
1867 – 1945
Monarkia konstituzionala
Japoniakoa bandera

Japoniakoa armarria


Ereserkia

[[Fitxategi:Kimi Ga Yo
Ereserki Inperiala|280px]]
Japoniar Inperioa 1942an.
Geografia
HiriburuaTokio
Biztanleria97.770.000 (1935)
Azalera675.000 (1935) km²
Ekonomia
DiruaJapaniar Yena
Korear Yena
Taiwandar Yena
Japoniar Yen Militarra
Kultura
Hizkuntza(k)Japoniera
ErlijioaEstatu Sintoismoa
Historia
Aurrekoak
Tokugawa shogunerria
Ryūkyū Erreinua
Ezo Errepublika
Taiwango Errepublika
Errusiar Inperioa
Koreako Inperioa
Ondorengoak
Japonia okupatua
Ryūkyū Uharteetako Estatu Batuen administrazioa
Txinatar Errepublika
Sobietar Batasuna
Ipar Korea
Hego Korea

Japoniar Inperioa edo Japoniako Inperioa (japonieraz, 大日本帝國, egungo idazkeraz, 大日本帝国 Dai Nippon Teikoku), 1868ko Meiji Berrezarketatik hasita, Bigarren Mundu Gerraren amaiera arteko Japonia da. Egun Japoniakoak diren uharteak ez ezik, gaur egungo Ipar Korea, Hego Korea eta Taiwan bere mende izan zituen, besteak beste.

Japoniaren industrializazio eta militarizazio azkarrak, zeinak Fukoku Kyōhei (富国強兵, "Herrialdea aberastu, indartu bere Indar Armatuak") eta Shokusan Kōgyō (殖産興業, "Sustatu Industria") leloen pean egin ziren, mundu mailako potentzia bihurtzea ahalbidetu zion japoniar herrialdeari. Potentzia mundiala izaki, bere ingurunean barrena hedatzeari ekin zion gerren bitartez, helburu horrekin parte hartu zuen Lehen Sino-Japoniar Gerran, Boxerren Matxinadan, Errusia-Japonia Gerran eta Lehen Mundu Gerran. Gerra guzti horietan bere lurraldea zabaltzea lortu zuen. 1920ko hamarkadako asaldatze politiko eta ekonomikoak bidea ireki zuen inperio asiarrean militarismoaren, nazionalismoaren eta totalitarismoaren loraldia gertatzeko eta hala, aipatutako jarreren une gorenean Japoniak Ardatzeko potentziekin aliantza egin zuen. Aliantza horren baitan menderatu zituen Ozeano Bareko Asiako lurralde zabalak Bigarren Mundu Gerran.

Bigarren Mundo Gerra hasi bezain laster, japoniar indar armatuek garaipen militar ugari lortu zituzten, besteak beste, Bigarren Sino-Japoniar Gerran (1937-1945) eta Ozeano Bareko Gerran. Alabaina, Ardatzeko Potentzien aliantza beheraldian sartu zenean hasi zen amiltzen Japoniar Inperioa, lehenik, Indar Aliatuek garaipen ugari lortu zituzten Ozeano Barean, ostera, Sobietar Batasunak gerra deklaratu zion Japoniari 1945eko abuztuaren 9an, Mantxuriako konkistari hasiera emanez eta azkenik, aliatuek Hiroshima eta Nagasaki bonbardatu zituzten bonba atomikoekin. Segida horrek Japoniaren errendizioa ekarri zuen 1945eko abuztuaren 15ean. Inperioak etsi ondoren, Aliatuek japoniar lurrak okupatu zituzten denbora batez. 1947an, Estatu Batuen eragin nabarmenarekin, konstituzio berri bat idatzi zen Japoniarentzat, bere Inperioari amaiera emanez ofizialki. Okupazio eta berreraikuntzak 1952ra arte iraun zuen, periodo hori amaitzerakoan Japoniak gaur egun den monarkia konstituzional burujabe gisa jarraitu zuen bidea.

Garai honetako Enperadoreak, zeintzuek Meiji eta Taishō aro osoetan eta Shōwa aroaren lehen zatian zehar jardun zuten, gaur egun Japonian hil-ondorengo izenekin ezagutzen dira. Izen horiek bat datoz aipatutako aro izenekin: Meiji Enperadorea (Mutsuhito), Taishō Enperadorea (Yoshihito) eta Shōwa Enperadorea (Hirohito).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search