Japoniaren banaketa administratiboa

Japoniako prefekturak

Japoniaren banaketa administratiboa 47 prefektura edo departamenduz osatua dago, lau motakoak:

  • Metropoli prefektura 1 (都, to, "hiriburu"): Tokioko prefektura (東京都)
  • Uharte prefektura erraldoi 1 (道, , "bide", uhartea berandu populatu baitzen): Hokkaidō (北海道).
  • 2 hiri prefektura (府, fu): Ōsaka (大阪府) eta Kyōto (京都府).
  • 43 landa prefektura (県, ken): beste guztiak.

Denak batera izendatzeko todōfuken (都道府県) hitz elkartu laukoitza erabiltzen da.

Uhartediak 20.000 uhartetik gora dituenez, hauek prefektura bati lotzen dira, nahiz eta bien arteko distantzia oso handiak izan (600km arte).

Bestela, ofizialak izan ez arren tradizio handia du eskualdeetan egindako banaketak, 8 erregio daudelarik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search