Jean Barbier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Garazi, 1875eko uztailaren 9a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Senpere, 1931ko urriaren 31 (56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, itzultzailea, idazlea eta apaiza |
Izengoitia(k) | Nehor eta Ganitx |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Jean Barbier[1] (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, 1875eko uztailaren 9a - Senpere, Lapurdi, 1931ko urriaren 31) euskal idazlea izan zen.
Apaiz ikasketak eginik, 1898an apaiztu zen. Teologian doktore eginik, Larresoroko irakasle izendatu zuten, eta Baionako katedraleko bikario izan zen gero. 1913tik aurrera Senperen erretore izan zen. Eskualduna aldizkariko lankidea, 1921ean Gure Herria aldizkaria sortu zuen beste zenbait lagunekin batean. Idazle joria izan zen hitz lauz eta bertsoz, eta antzertia ere landu zuen. Sari asko jaso zituen bere olerkiekin, Sara, Hendaia, Urruña, Buenos Airesetan. Antzerti jostalari eta barregarria zerabilen: Sorginak (1922), Zubietako Debrua (1922), Ezkila xarmatua (1922), Kauserak eta kruxpetak (1924), Xilintxa sorgina (1924), Gauden eskualdun (1926), Haurrik ez! (1931), denak «Gure Herrian» agertuak. 1924an Supazter xokoan argitaratu zuen, hogeita bost ipuin, poema bat eta bost antzerki lan biltzen dituena.
Nehor edota Ganitx zituen izengoitiak.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search