Jean Barbier

Jean Barbier
Bizitza
JaiotzaDonibane Garazi1875eko uztailaren 9a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaSenpere1931ko urriaren 31 (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, itzultzailea, idazlea eta apaiza
Izengoitia(k)Nehor eta Ganitx
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Literaturaren Zubitegia: 348

Jean Barbier[1] (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, 1875eko uztailaren 9a - Senpere, Lapurdi, 1931ko urriaren 31) euskal idazlea izan zen.

Apaiz ikasketak eginik, 1898an apaiztu zen. Teologian doktore eginik, Larresoroko irakasle izendatu zuten, eta Baionako katedraleko bikario izan zen gero. 1913tik aurrera Senperen erretore izan zen. Eskualduna aldizkariko lankidea, 1921ean Gure Herria aldizkaria sortu zuen beste zenbait lagunekin batean. Idazle joria izan zen hitz lauz eta bertsoz, eta antzertia ere landu zuen. Sari asko jaso zituen bere olerkiekin, Sara, Hendaia, Urruña, Buenos Airesetan. Antzerti jostalari eta barregarria zerabilen: Sorginak (1922), Zubietako Debrua (1922), Ezkila xarmatua (1922), Kauserak eta kruxpetak (1924), Xilintxa sorgina (1924), Gauden eskualdun (1926), Haurrik ez! (1931), denak «Gure Herrian» agertuak. 1924an Supazter xokoan argitaratu zuen, hogeita bost ipuin, poema bat eta bost antzerki lan biltzen dituena.

Nehor edota Ganitx zituen izengoitiak.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search