Jeronimo Estridongoa

Jeronimo Estridongoa

Damaso I.ako idazkari

Bizitza
JaiotzaStridon eta Dalmazia, c. 340
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaBetleem420ko irailaren 30a (74/75 urte)
Hobiratze lekuaBetleem
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
antzinako greziera
Bibliako hebreera
Irakaslea(k)Evagrio Pontokoa
Elio Donato
Apolinar Laodiceakoa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakklerikoa, teologoa, historialaria, apologista, Bibliaren itzultzailea, Anakoreta, poeta, idazlea, Biblian aditua, itzultzailea, Elizaren doktorea eta Elizako Gurasoak
Lan nabarmenak
Influentziakmonakotza
Santutegia
Irailaren 30, Ekainaren 15, Irailaren 30 eta Irailaren 30
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Musicbrainz: 020ed8c3-99d5-4e54-a52f-d6d349e46dcb Find a Grave: 17222433 Edit the value on Wikidata

Jeronimo Estridongoa (latinez: Eusebius Sophronius Hieronymus Stridonensis; c.340 - 420ko irailaren 30a) Bibliaren itzultzaile izan zen, greziera zaharretik eta hebreeratik latinera bihurtu baitzuen, geroztik Vulgata izenaz (latinezko «vulgata editio», herriarentzako edizioa) ezagutzen den bertsioa eginez. Eliza Katolikoak Elizaren Aitatzat jotzen du, eta ortodoxoekin batera santutzat gurtzen du. Bonifazio VIII.a aita santuak 1928an emandako erabakiaren ondotik, Elizaren doktore izendapena du.

Jeronimok latinera itzulitako Bibliaren bertsioa Eliza Katolikoaren testu ofiziala izan zen mende luzetan, 1979an Neovulgata onartu zen bitartean. Jeronimok sakonki aztertu zuen latina, baina garai hartan horrek nahitaez zekarren grezieraz ongi jakitea. Bere itzulpen lanari ekin zionerako, bazekien zerbait hebreeraz, baina Bibliaren muinaz jabetzeko hizkuntza hori askoz ere gehiago ikasi beharra zeukala oharturik, Betleemera aldatu zen bizi izatera. Itzulpen lanak 382an hasi zituen, Itun Berriaaz ordu arte latinez egindako bertsioak goitik behera zuzenduta, lehenik. Jarraian. 390. urtean Itun Zaharra hebreeratik itzultzeari heldu zion. Bibliaren latinezko itzulpen lana 405ean azkendu zuen.

Joanes Leizarragak Vulgatatik eta frantsesezko itzulpenetatik abiatuta egin zuen Bibliaren euskarazko itzulpena.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search