Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria

Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria
Datuak
IdazleaJoanes Leizarraga (1571)
Argitaratze-data1571
GeneroaErlijioa
HizkuntzaEuskara

Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria[1] Joanes Leizarraga lapurtar apaiz protestanteak Arroxelan 1571n argitaratutako liburua da, Itun Berriak euskaraz izan duen lehen bertsioa.

Joana III.a Albretekoa Nafarroako erreginaren aginduei segituz, Bearnoko protestanteen sinodoak Itun Berria eta beste hainbat testu erlijioso protestante euskaratzeko eskatu zion Leizarragari. Egitasmo horren barruan hiru liburu argitaratu ziren guztira, hirurak Arroxelan (Frantzia), 1571n: Jesus Krist gure Jaunaren Testamentu Berria, Kalendrera eta ABC edo Kristinoen instrukzionea[2].

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Zabala, Juan Luis. (2008-01-15). «Leizarragaren 'Testamentu Berria'-ren 1571ko alea erosi du Euskaltzaindiak» Berria.[Betiko hautsitako esteka]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search