Jesusen Azken Afaria

Jesusen Azken Afaria
Irudia
MotaBibliako istorio
gai artistiko ikonografikoa
Oturuntza
Honen parte daJesusen bizitza Itun Berrian eta misterio argitsu
KokalekuZenakuloa
Parte-hartzaileak
Erlijioakristautasun

Ebanjelioei jarraikiz, Jesusen Azken Afaria Jesusek hil aurretik bere apostoluekin egindako azken afaria izan zen. Ebanjelioetan, bereziki Joanen Ebanjelioan, garrantzia handiko unea da, eta historian artelan askoren inspirazio iturri izan da (ezagunenetakoa, Leonardo da Vinciren Azken Afaria). Jesusen Azken Afaria kristauentzat guztiz garrantzitsua izan da hasieratik, eta kristauek gaur egun Ostegun Santuan gogoan dute. Eukaristiaren oinarria da, ogia eta ardoa Jesukristoren gorputz eta odol bihurtzen diren sakramentu nagusiaren oinarria.

Bibliako testigantzarik zaharrena San Paulok Korintoko elkarteari egindakoa da. Lau Ebanjelio nagusietan agertzen da Azken Afaria astearen amaiera aldera gertatu zela, Jesus Jerusalemera sarrera arranditsua eta gero, eta Jesusek bere Apostuluekin afaldu zuela astearen bukaeraren aurretik, Gurutziltzatu zutenean. Afarian zehar Jesusek bertan zegoen Apostuluetako batek traizionatuko zuela esan zuela, eta Petrik hurrengo goiza iritsi aurretik bera ezagutzen zuela ukatuko zuela ere esan zuela ere jasotzen da testuetan.

Hiru Ebanjelio Sinoptikoek eta Korintiarrei Lehen Gutunak jasotzen dute Jesusek ogia hartu, hautsi eta Apostuluei "Hau nire Gorputza da" esan ziela. Joanen Ebanjelioak ez du atal hau jasotzen, baina esaten du Jesusek Apostoluen oinak garbitu zituela eta Mandamendu Berria eman ziela: "maita ezazue batak bestea nik zuek maitatu zaituztedan bezala". Joanen Ebanjelioak ere Jesusen hitzartze oso zehatz bat jasotzen du, Apostoluak "lagun" deituz eta bere heriotzerako prestatuz.

Ikertzaileek Azken Afaria kristauen Eukaristiaren oinarria dela uste dute[1], baina beste batzuen arabera Paulok berak deskribatu zuen 50eko hamarkadan, Eukaristia hori bera justifikatzeko modu gisa[2].

  1. Wainwright, Geoffrey; Westerfield Tucker, Karen B. 1954-. (2005-01-01). The Oxford history of Christian worship. Oxford University Press ISBN 0195138864. (Noiz kontsultatua: 2017-04-13).
  2. (Ingelesez) Funk, Robert Walter. (1998-01-01). The acts of Jesus: the search for the authentic deeds of Jesus. HarperSanFrancisco ISBN 9780060629786. (Noiz kontsultatua: 2017-04-13).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search