Johannes Gutenberg

Johannes Gutenberg

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohannes Gensfleisch zur Laden zum Gutenberg
JaiotzaMainzc.1398
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
BizilekuaMainz
HeriotzaMainz1468ko otsailaren 3a (67/68 urte)
Hobiratze lekuaMainz
Familia
AitaFriele Gensfleisch zur Laden
AmaElse Wirich
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Erfurt (en) Itzuli
(1418 (egutegi gregorianoa) -
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, tipografoa, Irarlea, ingeniaria, errementaria, urregina eta mintmaster (en) Itzuli
Lantokia(k)Mainz eta Estrasburgo
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 8145 Edit the value on Wikidata

Johannes Gensfleisch zur Laden zum Gutenberg, Johannes Gutenberg (/ˈɡuːtənbɜrɡ/)[1]​ edo Johannes Gutemberg izenez ezagunagoa (Mainz, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1400[2] - 1468ko otsailaren 3a) urregilea izan zen, eta letra mugikorreko inprenta modernoaren asmatzailea, 1450 inguruan. Inprimaketaren teknologia landu, eta tinta garatu zuen. Europara inprimatzeko makina mugikorra ekarri eta garatu zuelako da ezaguna, aurretik tresna hori Txinan eta Korean erabili baitzen.

Haren lanik ezagunena 42 lerroko Biblia (orrialde bakoitzean inprimatutako lerroei egiten dio erreferentzia) da, 1445ean, Mainzen, eta tipografia mugikorrarekin[3] inprimatutako lehen liburutzat hartzen da; Martin Luteroren ideiak zabaltzeko giltzarria izan zen, eta, bide batez, Erreforma protestantearena[4]. Bere jaioterriko (Maguntzia) kasu judizial ezagun batean nahastuta egon zen, non ordura arte sekretua zen asmakizunaren xehetasunak plazaratu baitziren.

Bere asmakizuna, Ekialdeko Erromatar Inperioaren gainbeherarekin eta Amerikaren aurkikuntzarekin batera, modernitatearen eragile nagusitzat hartzen da[5][6]. Asmakuntzak gizateriaren historiari[7] garrantzi handia eman arren, haren bizitza nahiko ezezaguna da.

  1. Publishers, HarperCollins. «The American Heritage Dictionary entry: Gutenberg, Johann» www.ahdictionary.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  2. (ingelesez) Ficha biográfica. Museo Gutenberg, Maguncia. Consultado el 11 de enero de 2016.
  3. «Gutenberg, me suena ... ¿No es un delantero alemán?» Principia. Publicado el 15 de enero de 2015.
  4. (Gaztelaniaz) «Gutenberg: el inventor que cambió el mundo» historia.nationalgeographic.com.es 2017-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  5. (Gaztelaniaz) «La invención de la imprenta y su impacto en la historia» www.uv.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  6. «Edad Moderna (1492 a 1789)» historiando.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  7. (Gaztelaniaz) López, Alberto. (2021-04-14). «La revolución silenciosa de Johannes Gutenberg con el invento de la imprenta» El País (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search