John Milton Cage Jr. (Los Angeles, 1912ko irailaren 5a - New York, 1992ko abuztuaren 12a) estatubatuar musikagile eta piano-jotzailea izan zen. Musikagile, instrumentista, filosofo, musikaren teoriko, olerkari, margolari, mikologiaren zalea eta beste gauza asko izan zen gizon hau II. mundu gerraren ondorengo abangoardia artistikoen pertsonalitate nagusietariko bat izan zen. Kritikoen arabera John Cage XX.mendeko AEBetako musikagile nagusietariko bat izan zen. Dantza garaikidean bere eragina erabakigarria izan da, bereziki Merce Cunningham koreografoaren kolaborazioaren bidez. Adolph Weiss, Henry Cowell eta Arnold Schönberg maisuekin ikasi zuen. Soinu berriak bilatu zituen, eta obra bereziak ondu zituen berak asmatutako musika-tresnetarako, «prestaturiko pianorako» batik bat. Lan ezagunenak: Hiru ahotsetarako konposizioa, Prestaturiko piano eta orkestrarako kontzertua eta Cartridge Music. Sari ugari jaso zituen. Fluxus mugimenduaren partaidea izan zen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search