Jon Lopategi

Jon Lopategi
Bizitza
JaiotzaMuxika1934ko martxoaren 17a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2019ko otsailaren 7a (84 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Baltza

Jon Lopategi Lauzirika, Baltza,[1] (Muxika, 1934ko martxoaren 17a - 2019ko otsailaren 7a) bertsolari bizkaitarra izan zen.

Filosofia ikasi zuen Tolosan, eta irakasle lizentziatu zen askoz geroago, 50 urterekin. Plazako bertsolari moduan 1958an hasi zen Gernikan, 1962tik 1966ra Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hiru aldiz irabazi zuen. Francoren diktaduraren azken urteetan nabarmentzen hasi zen gero. 1982an eta 1986an Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunorde geratu ondoren, 1987an Bizkaiko txapelduna izan zen berriro, eta 1989an txapelketa nagusia irabazi zuen.[2][3]

Gerraondoko lehen bertsolari eskolatua izan zen. Maiz aritu izan zen Jon Azpillagarekin frankismo bukaeran eta ondoren, ordu arte ezohikoak gai sozial eta politikoez. Hori zela-eta, behin baino gehiagotan sartu zuten kartzelan Lopategi.[3]

Urte askotan izan zen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide.

  1. Auñamendi. Noiz kontsultatua:2016-8-30
  2. Bertsozale Elkartea. Jon Lopategi 1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunaren agurra (Bideoa). (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
  3. a b Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. «Jon Lopategi - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search