Joputza

Abuzturako egutegiaren orrialde batean, garia biltzen ari diren zerbitzarien Erdi Aroko irudia.
Zerbitzai zigortua Errusian.

Joputza legez, ohituraz edo akordioz pertsona bat, jopu izenekoa, jaun izeneko beste pertsona baten lurretan zenbait zerbitzu eta ordainsarien trukean bizi eta lan egiten dueneko egoera da, bereziki Europan nagusitu zena Erdi Aroan, feudalismo deritzon sistema sozioekonomikoan. Basailua ez bezala, jopua ez zen askea, jabearen menpekotasun osoan zegoen, esklabotzaren antzeko baldintzetan. Jaun feudalen lurretara guztiz lotuta zeuden pertsona hauek eta Erdi Aroko nekazarien kopuru nagusiena izatera iritsiko ziren. Harreman hauek jaurerri deituriko eremuetan ematen ziren, zeinetan jauna eta nekazaria harreman ekonomiko, sozial, politiko eta juridikoen bidez uztartzen ziren. Dena den, harreman hauek ez ziren bakarrik menpekotasunaren bidez ezartzen, elkarrekiko babes eta fideltasun harremanak ere baziren. Menpeko nekazaria jaunaren zerbitzura egotera behartua zegoen bitartean, jaunak nekazaria babestu behar zuen[1].

Esklabotza ezabatzeari buruzko Konbentzio osagarriak joputza debekatzen du esklabotzaren antzeko praktika gisa[2].

  1. Bonnassie, Pierre. (1983). Vocabulario básico de la historia medieval. Crítica, 207-211 or..
  2. Esklabotza, esklaboen salerosketa eta esklabotzaren antzeko erakundeak eta eginerak ezabatzeari buruzko Konbentzio osagarria. Geneva.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search