Jose Antonio Agirre

Artikulu hau lehendakariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Jose Antonio Agirre

(1939)

1. Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

1936ko urriaren 7a - 1960ko martxoaren 22a - Jesus Maria Leizaola

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko martxoaren 6a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 8a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko abenduaren 7a - 1931ko uztailaren 30a - Manu Robles-Arangiz
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 12a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Getxoko alkatea

1931ko apirilaren 13a - 1931ko ekainaren 28a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJose Antonio Aguirre Lecube
JaiotzaBilbo1904ko martxoaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaParis1960ko martxoaren 22a (56 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, abokatua eta politikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1921 / 192546
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Lantokia(k)Madril
Bilbo eta New York
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Dr. Azpilikoeta
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Jose Antonio Agirre Lekubegaraiko izen sisteman, Agirre ta Lekube'taŕ Joseba Andoni— (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1904ko martxoaren 6a - Paris, Frantzia, 1960ko martxoaren 22a) politikari abertzale eta jeltzalea izan zen. 1936ko urriaren 7tik 1960 arte, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria.

Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Eusko Gudarostearen buruzagitza hartu zuen bere gain, eta autonomia estatutuak ardura eman zion eremuan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) defentsa antolatzen saiatu zen, konbergentziako gobernu bat osatuz. Gerra amaieran, porrota eta erbesteratuen ihesa kudeatu behar izan zituen. Aliatuei lagunduz, haiekin bat egitea bilatu zuen atzerrian, baina Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan, haiek uko egin zioten Euskal Herriari Francoren zapalkuntza kentzeari. Ondoren, Europar Batasunaren sortzaileetatik hurbil ibili zen, eta Europako Demokrazia Kristaua antolatzen lagundu zuen, partaide gisa esku hartuta.

Gaur egun arte iraun duen mirespena eta begirunea sortu zuen Agirrek, aurkari politikoen artean elkarrizketa eta adostasuna eragiteko trebetasun aparta zuelako, mundu osoarekin elkartasunez jardun zuelako, eta, ideologia kristau eta abertzaletik abiatuta, politika, gizarte nahiz kultura arloetan asmo aurrerakoiak bultzatu zituelako. Honela dio Patxi Juaristi soziologoak:[1]

« Agirrek bezala, abertzaletasuna ingurukoekin solidarioa dela eta emateko gai dela erakutsiko duten politikariak behar ditugu; ideologien eta alderdikerien gainetik, akordioetara helduko diren politikariak; zintzotasunez eta eskuzabaltasunez jokatuko dutenak. »
  1. Patxi JUARISTI: «Agirre lehendakaria»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-03-28.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search