Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandia

(2016)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaIurreta1958ko apirilaren 13a (66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaDurango
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, poeta, haur literaturaren idazlea, unibertsitateko irakaslea, filologoa eta saiakeragilea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Euskadi Ta Askatasuna
Udako Euskal Unibertsitatea
Izengoitia(k)Sarri
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera

Inguma: joseba-sarrionandia-uribelarrea Literaturaren Zubitegia: 124 Musicbrainz: edf8b3fa-7049-4f84-9009-00999a72e0e1 Edit the value on Wikidata

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a) euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera 31 urtez ezkutuan bizi izan zen. Erbestetik idazten eta zabaltzen zituen bere lanak, izenik gabeko ezlekuetatik, eta kartzelatik alde egin baino hilabete lehenagoko zuri-beltzeko argazki bat izan zen haren irudi identifikagarri bakanetakoa. 2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, eta orduantxe jakin zen Habanan bizi zela urte batzuek lehenagotik.[1] Handik egun gutxira, azaroaren 20an, 31 urtean lehen aldiz, haren argazki eguneratu bat argitaratu zen, Euskal Herriko lau agerkaritan (ZuZeu, Berria, Gara eta Noticias taldea) batera plazaratutako elkarrizketa batean.[2][3]

  1. Ander Perez: «Habanan jardungo du Sarrionandiak, euskal irakurle lanetan unibertsitatean», Berria, 2016-11-03.
  2. Jose Goitia: «Joseba Sarrionandia: “Argazkiarekin, espero dut espektakuluaren gizarteari zor diodan zerga ordaintzea”», ZuZeu, 2016-11-20.
  3. Oier Aranzabal: http://zuzeu.eus/euskal-herria/joseba-sarrionandia-argazki-batean-preso/ «Joseba Sarrionandia, argazki batean preso»], ZuZeu, 2016-11-19.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search