Julia Domna

Julia Domna

Roman Empress (en) Itzuli

193 - 211
Bizitza
JaiotzaHoms, II. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAntiokia Oronteskoa, 217 ( urte)
Hobiratze lekuaSant'Angelo gaztelua
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaJulius Bassianus
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Septimio Severo  (187 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaSeverar leinu
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa

Find a Grave: 33833757 Edit the value on Wikidata

Julia Domna[1] (latinez: Iulia Domna; Emesa, 160Antiokia, 217) Erromako Emesan jaio zen, gaur egongo Homsen, Sirian, familia arabiar batean. 187an Septimio Severo libiarrarekin ezkondu zen (garai hartan Galia Lugdunense erromatar probintziako gobernadorea zena) eta bi seme-alaba izan zituen: Karakala eta Geta. 193an gerra zibila piztu zen Erroman inperioaren tronuagatik eta handik gutxira Severok bere burua enperadore izendatu zuen. Gatazka 197an amaitu zen, Sptimio Severoren aurkari guztien porrotarekin.

Julia Domna ospetsua izan zen bai eragin politiko, sozial eta filosofikoagatik, bai mater castrorum -"kanpamendu militarren ama"- tituluak jasotzeagatik. Bere semerik zaharrena, Karakala, bere aitarekin gobernatzen hasi ondoren, enperatriza izan zen laburki horren emazte Fulvia Plautilarekin batera, azken hori zorigaitzean erori zen arte. Severoren heriotzaren ondoren, 211n, Domna bihurtu zen "Pia Felix Augusta" titulua jaso zuen lehen enperatriz alarguna. Titulu horiek, beharbada, beste enperatriz ama erromatar batek inoiz izan zuen baino botere gehiago ematen zizkioten. Bere bi semeak aitaren oinordeko izan ziren enperadore gisa, baina harreman gatazkatsua izan zuten, eta Juliak adiskidetzaile gisa jardun zuen; hala ere, Caracallak bere anaia Geta hil zuen urte horretan bertan.

Juliak bere buruaz beste egin zuen 217an, Karacala bere seme zaharrenaren hilketaren berri izan zuenean, Partiaren aurkako kanpainan zehar, Antiokiaraino lagundu ostean. Julia Domna hil eta gero, bere ahizpa zaharrenak, Julia Mesak, arrakastaz eutsi zion botere politikoari, eta Severotar dinastia boterean berrezartzea lortu zuen, 218an bere biloba Heliogabalo tronurako sarbidearekin. Dinastiak 235 arte iraun zuen boterean, Heliogabaloren lehengusu eta oinordeko zen Alexandro Severoren erregealdia amaitu zen arte, horrek, III. mendeko Krisiaren hasiera markatu zuelarik.

  1. Euskaltzaindia. Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak.... .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search