Kabiliera

Kabiliera
taqbaylit — Taqbaylit
Berbere hizkuntzen hedapena.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaAljeria; Europako diasporan
Hiztunak2,5 - 6 milioi
EskualdeaKabilia
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Amazigera
Northern Berber (en) Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2kab
ISO 639-3kab
Ethnologuekab
Glottologkaby1243
Wikipediakab
IETFkab

Kabiliera[1] (taqbaylit kabilieraz) batez ere Aljeriaren iparraldean mintzatzen den amazigeraren aldaera da. Hizkuntzaren izena Kabilia eskualdeari loturik[1] dago. Aljerian 2,5 - 6 milioi hiztun ditu; eta Europako diasporan ere mintzatzen denez, guztira 8 milioi inguru dira. Kabilieraren hiztunak hirueledunak dira eskuarki, arabieraz eta frantsesez ere jakin ohi badakitelako gehienek.

Irrati aljeriarraren bigarren programa kabilieraz ematen dute eta XX. mendearen amaieratik berezko literatura garatzen ari da. Hizkuntzaren erdigune tradizionala Tizi Ouzou da.

Lehen arabiar idazkera erabiltzen zen kabiliera idazteko; gaur egun, ordea, latindar alfabetoa dago hedatuago.

  1. a b «- Toponimia - Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-03).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search