Kakao arbola

Kakao arbola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalvales
FamiliaMalvaceae
LeinuaTheobromateae
GeneroaTheobroma
Espeziea Theobroma cacao
Datu orokorrak
Kolorealightgreen
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakKakao, kakao hauts, txokolate eta cacao pod (en) Itzuli
Polinizatzen duCeratopogonidae eta Forcipomyia squamipennis
AurkitzaileaKristobal Kolon
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…
Theobroma cacao

Kakao arbola edo kakao-arbola (Theobroma cacao) zuhaitz txiki bat da (4–8 m), Sterculiaceae (edo Malvaceae) familiakoa, Ameriketako eskualde tropikalekoa. Landare honen haziak kakao-hautsa eta txokolatea egiteko erabiltzen dira.

Theoboma cacao izen zientifikoa grezieratik datorkio eta jainkoen elikagaia esan nahi du. Baina kakao izena maiatik dator, Ka´kaw.

Materia genetikoaren ikerketak esaten dutenez, Hego Amerikako jatorria dute, Orinoko eta Amazonas ibaiaren arroetatik. Gaur egun Mexikotik Brasilera hedatzen da, eta baita ere Afrikaren mendebaldean.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search