Kanaan

Kanaan
Datu orokorrak
Motaeskualde geografiko, antzinako herrialdea eta Zibilizazio
EponimoaKanaan
Geografia
Map
Koordenatuak32°46′00″N 35°20′00″E / 32.76667°N 35.33333°E / 32.76667; 35.33333
Artikulu hau lurralde historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kanaan (argipena)».

Kanaan[1] Mendebaldeko Asiako eskualde eta zibilizazio baten izen zaharra da. Mediterraneo itsasoaren eta Jordan ibaiaren artean dago, eta Ilgora emankorra izenez ere ezagutzen den lurraldearen zati bat hartzen zuen. Bertokoen jentilizioa kanaandar da.[2]

Ez zen estatu bat, eskualde bat baizik, eta bertan hainbat herrialde eta hiri sortu eta desagertu ziren mendeen poderioz, hala nola, Jeriko, Ugarit, Galilea, Samaria, Fenizia, Judea, etab. Feniziarrak kanaandarrak ziren, baina eskualdean beste herri ugari finkatu ziren: amorritak, jebustarrak, hiksoak, filistiarrak, aramearrak edo hebrearrak. Erromak Siriako eta Judeako probintziak sortu zituen eskualdea menperatu ondoren, bere administraziopean jarri zuenean, eta geroago, K.o. 135 urtean, Siriar-Palestinar probintzia sortu zuen.

  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
  2. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search