Kanbriar

Kanbriar
Kanbriar

Kronologia
Hasieraduela 541 milioi urte
Amaieraduela 485.400.000 urte
Honen parte daPaleozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
OsatutaFurongiar
miaolingiar
Cambrian Series 2 (en) Itzuli
Terreneuviar
Etimologia
Honen izena daramaCambria (en) Itzuli

Garai Ediakariko Kanbriar Ordoviziar

Kanbriarra Paleozoikoko eta Fanerozoikoko lehenengo periodoa da[1], orain dela 542 ± 1.0 Ma (milioi urte) eta 488.3 ± 1.7 Ma bitartean hedatzen dena. Bere aurretik Ediacarar periodoa gertatu zen eta, ondoren, Ordoviziarra. Bere azpibanaketak eta hasiera ez daude guztiz egonkortuta. Periodoa "Kanbriar serieak" bezala sortu zuen Adam Sedgwickek, Galesen (Cymru) latinezko Cambria izenean oinarrituta, periodo honetako arrokak hoberen ikus daitezkeen Britainia Handiko eremua[2][3][4]. Kanbriarrean lagerstätte ugari daude, ez-ohikoa dena, eta horrek aukera eman du atal bigunak fosilizatuta duten izakiak aztertzeko. Horren ondorioz, Kanbriarreko biologiari buruz hurrengo periodoetatik baino askoz gehiago ezagutzen dugu[5].

Kanbriarrak aldaketa nabarmena ekarri zuen biziaren historian; Kanbriarra baino lehen, organismo gehienak txikiak, zelulabakarrak eta sinpleak ziren, Ediacarako faunaren ale batzuk kenduta. Bizi konplexua eta organismo zelulaniztunak gero eta ohikoagoak egin ziren Kanbriarraren aurreko milioi urteetan, baina ez zen kanbriarrera arte organismoek mineralizatutako oskolak egin zituztela eta, beraz, fosilizatu daitezkeen atalak zituztela[6]. Kanbriarrean biziaren dibertsifikazio erraldoia gertatu zen, Kanbriarreko leherketa izenarekin ezagutzen dena, gaur egun munduan dauden filum guztiak sortu ziren garaia. Analisi filogenetikoek babesten duten kanbriarreko erradiazio honetan metazoa guztiek (animaliak) arbaso komun bakarretik monofiletikoki eboluzionatu zutela: gaur egungo konoflagelatuen antza duten protista koloniak[7].

Bizidun berri asko ozeanoetan sortu baziren ere, lur lehorra ia hutsik egon zela uste da, gehienez ere mikrobioz osatutako alfonbra bat eta horietaz elikatzera atera ziren molusku gutxi batzuk[8][9]. Kontinenteak lehorrak eta harritsuak ziren, eta ez zegoen florarik. Pannotia superkontinentearen hausturarekin hainbat kontinente berri sortu ziren eta, horien ertzetan, sakonera eskaseko kostaldeak. Itsasoak erlatiboki epelak ziren eta ez zen egon poloetan izotzik periodoaren zatirik handienean.

  1. Cambrian System. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  2. British Association for the Advancement of Science. Meeting. (1932). Report of the annual meeting. London : Office of the British Association (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  3. (Ingelesez) Sedgwick. (1852-02-01). «On the Classification and Nomenclature of the Lower Palæozoic Rocks of England and Wales» Quarterly Journal of the Geological Society 8 (1-2): 136–168.  doi:10.1144/GSL.JGS.1852.008.01-02.20. ISSN 0370-291X. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  4. (Ingelesez) Chabers 21st Century Dictionary. Allied Publishers 1996 ISBN 978-81-8424-329-1. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  5. (Ingelesez) Orr, Patrick J.; Benton, Michael J.; Briggs, Derek E. G.. (2003-09-01). «Post-Cambrian closure of the deep-water slope-basin taphonomic window» Geology 31 (9): 769–772.  doi:10.1130/G19193.1. ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  6. (Ingelesez) Butterfield, Nicholas J.. (2007). «Macroevolution and Macroecology Through Deep Time» Palaeontology 50 (1): 41–55.  doi:10.1111/j.1475-4983.2006.00613.x. ISSN 1475-4983. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  7. (Ingelesez) Carr, M.; Leadbeater, B. S. C.; Hassan, R.; Nelson, M.; Baldauf, S. L.. (2008-10-28). «Molecular phylogeny of choanoflagellates, the sister group to Metazoa» Proceedings of the National Academy of Sciences 105 (43): 16641–16646.  doi:10.1073/pnas.0801667105. ISSN 0027-8424. PMID 18922774. PMC PMC2575473. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  8. Atlas of microbial mat features preserved within the siliciclastic rock record. (1st ed. argitaraldia) Elsevier 2007 ISBN 978-0-444-52859-9. PMC 141386388. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  9. SEILACHER, A.; HAGADORN, J. W.. (2010-09-01). «EARLY MOLLUSCAN EVOLUTION: EVIDENCE FROM THE TRACE FOSSIL RECORD» PALAIOS 25 (9): 565–575.  doi:10.2110/palo.2009.p09-079r. ISSN 0883-1351. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search