Kandela (unitatea)

Kandela (unitatea)
Neurtzen duargi-intentsitatea, conventional retinal illuminance (en) Itzuli, natural pupil luminance (en) Itzuli eta argi-fluxua
SI sistemarako konbertsioa1 cd
Honen izena daramakandela
Ikurracd, кд, kd eta cd

Fisikan, kandela deritzo argi-intentsitatea neurtzeko Nazioarteko SI sisteman erabiltzen den unitateari. Zazpi oinarrizko unitateetako bat da.

Argi-intentsitatea deritzo argi-iturri batek norabide jakin batean igortzen duen potentziari, baina balio hori sentikortasun-funtzioaz haztatuz. Sentikortasun-funtzio horrek giza begiak uhin-luzera desberdinetan duen sentikortasunaren eredu estandarizatua adierazten du.

Kandela izena latinezko «candela» hitzetik eratorria da, euskarazko «kandela» hitz arrunta bezala. Izen hori 1948ko Pisu eta Neurrien 9. Konferentzia Orokorrean onartu zen; bertan kandela unitatearen lehenengo definizioa ere eman zen eta adierazpen sinbolikoetan erabili beharreko sinboloa ere erabaki zen: . Izenaren zergatia sinplea da: kandela arrunt batek inguruko argi-intentsitatea sortzen du.

Izena eta lehenengo definizioa eman ondoren, urte batzuk pasatu ziren kandelaren definizio esperimental adostua eman arte. Hain zuzen, kandelaren definizioaren zehaztapena 1976ko Pisuen eta Neurrien 16. Konferentzia Orokorrean finkatu zen. Orduan, Nazioarteko SI Sistemako gainerako oinarrizko unitateekin gertatzen den bezala, kandela izeneko unitatearen definizioa prozesu fisiko baten deskribapenaren bidez eman zen, honelaxe:

«Kandela bat da -eko frekuentziadun erradiazio monokromatikoa norabide jakin bateko estereorradian bakoitzeko -eko intentsitatez erradiatzen duen argi-iturriaren argi-intentsitatea.»

Definizio horrek zehatz deskribatzen du nola sortu -eko argi-intentsitatea emititzen duen argi-iturri bat. Definizio horretan oinarrituriko metodoa erabiltzen da argi-iturrien argi-intentsitatea neurtzeko tresnak kalibratzeko eta homologatzeko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search