Karabakh Garaia

Karabakh Garaiko Oblast Autonomoa izandakoaren kokapena, Azerbaijan barruan.
1992-2020 urteetako de facto egoera, bi inguru marroixka ilunenak de facto armeniarrek kontrolatuak izan ziren Karabakh Garaiko lehen gerraren ondoren.
2020 gerra amaitu ondorengo egoera, zonalde berde eta urdinak Azerbaijanek berreskuratuak.
2023ko iraileko gerra laburrean: morezko zonaldeak irabazi ondoren Azerbaijanek, Artsakheko indarrak errenditu egin ziren, eta eskualdea osoa Azerbaijanen esku geratu zen, biztanlearia armeniarraren ihesa gertatzearekin batera.

Karabakh Garaia[1] (armenieraz: Լեռնային Ղարաբաղtranslit.: Leṙnayin Ġarabaġ, azerbaijaneraz: Dağlıq Qarabağ edo Yuxarı Qarabağ, errusieraz: Нагорный Карабахtranslit.: Nagornyj Karabah) Azerbaijango errepublikaren barruan dagoen eskualdea da. Karabakh Beherea eta Zangezurren artean dago, Kaukaso Txikiaren hego-ekialdean. Eskualde menditsua da, baso askorekin.

Sobietar garaian, Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialistaren barruko Karabakh Garaiko Oblast Autonomoa zen gehiena. Lurraldea Azerbaijango lurren barnean dago gaur egun. 1991tik 2023ra, Azerbaijanek ez zuen botererik izan lurraldean, Armeniaren kontrolpean baitzegoen, Artsakheko Errepublikaren bidez. 1988az geroztik, hiru gerra izan dira bertan, lehena armeniarrek irabazia, bigarrena azerbaijandarrek, eta hirugarrena azerbaijandarrek berriro ere; azken gerra horrekin, Artsakheko Errepublika desegin zen eta Azerbaijanek Karabakh Garaiaren gaineko erabateko kontrola eskuratu zuen.

Eskualdearen mugak ezartzeko, lehengo Karabakh Garaiko Oblast Autonomoaren mugak erabiltzen dira. Horrela, 4.400 km2 ditu, nahiz eta historikoki 8.223 km2 izan zituen. 2023rarte, 138.000 bat pertsona bizi ziren, gehienak armeniar jatorrikoak.

  1. Euskaltzaindia. Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search