Karbono-nanohodi

Sumio Iijima zientzialari japoniarrak 1991. urtean karbono-nanohodiak[1] aurkitu zituen karbonozko katodo batetan. Dena den, XIX. mendearen bukaeran jakina zen zientzialarientzat hidrokarburo gaseosoen deskonposizio termikoak karbonozko zuntz edo filamentuak ematen zituela.

Arlo honen inguruan argitalpen desberdinak egin arren, dibulgazioa zaila zen eta materialen zientzietan adituak zirenek ikatzaren eta altzairuaren industrian nanohodien formazioa ekiditen saiatzen ziren. Fisikariak gai honetan interesatu zirenean eta komunitate zientifikoan aurrerapauso nabarmenak eman zirenenean (batez ere SEM mikroskopio elektronikoaren sorrera) nanohodien iraultza heldu zen. Fullerenoen arrakasta aprobetxatuz, Iijimak Nature aldizkari ospetsuan egindako publikazioak “nano”-arloan izugarrizko iraultza suposatu zuen eta horregatik nanohodien aitzindaritzat hartzen da.

  1. Euskalterm: [Nanoteknologia eta Nanozientzia Hiztegia] [2015]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search