Karibe itsasoa

Artikulu hau itsasoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karibe».
Karibe itsasoa
Datu orokorrak
Motaitsaso
Azalera2.754.000 km²
Sakonera7.686 m
Geografia
Map
Koordenatuak15°N 75°W / 15°N 75°W / 15; -75
Honen parte daAmerican Mediterranean Sea (en) Itzuli
Ipar Ozeano Atlantikoa
Leku geografikoaKaribea
Hidrografia
Betebidea
Arro hidrografikoaCaribbean Sea basin (en) Itzuli

Karibe itsasoa edo Antilletako itsasoa[1] itsaso zabal bat da Ozeano Atlantiko tropikalean, Erdialdeko Amerikaren ekialdean eta Hego Amerikaren iparraldean kokatua, Karibeko plakaren gainazala estaliz. Antilletako itsasoa ere esaten zaio, arku labarraren hegoaldean eta mendebaldean dagoelako. Mexikoko Golkoarekin batera, Mediterraneo Itsaso amerikarra osatzen dute.

Iparraldean, Antilla Nagusiak -Kuba, La Española eta Puerto Rico- izenekoekin egiten du muga, eta hauek ditu mugakide: Kantzer tropiko hegoaldean, ekialdean Antilla Txikiekin, hegoaldean Venezuela, Kolonbia eta Panamarekin , eta mendebaldean Mexiko, Belice , Guatemalarekin , eta Hondurasekin.

Karibe itsasoa munduko itsaso gazirik handienetako bat da[2], eta 2 763 800 km²[3] inguruko eremua du. Itsasoko punturik sakonena Kaiman uharteetako hobia da, Kuba eta Jamaika artean dagoena, itsas mailatik 7.686 metrora. Karibean hedadura handiena duen herrialdea, Venezuela da, ekialdetik mendebaldera hartzen duten 4208 km-ko kostarekin, uharte eta artxipelagoetatik igaroz. Karibeko kostaldeko lineak golko eta badia asko ditu: Samanako badia, Arrano badia, Venezuelako golkoa, Morrosquillorena, Darienena, Moskitoena eta Honduraskoa.

"Karibea" Karibe itsasoak, bere uharteek eta itsaso honen inguruko kostaldeek osatzen duten eskualdea da.

Karibe itsasoa Ozeano Barearekin komunikatzen da Panamako kanalaren bidez.

Karibetarra esaten zaio itsaso horretatik gertu jaio edo bizi diren biztanleei (jentilizioaren desberdina).

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. «Figura 2.2. Rendimiento promedio del trigo en la región de MENA, por país, 2010-2016» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  3. «Gráfico 3.3. Acceso y uso de las TIC por grupos de edad en América Latina y el Caribe, 2018 o último año disponible» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search