Karl Marx

Karl Marx
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Karl Marx-en bizitza eta pentsamenduari buruzko bideoa.
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKarl Heinrich Marx
JaiotzaTreveris1818ko maiatzaren 5a
Herrialdea Prusiako Erresuma  1845)
aberrigabea  (1845 -
BizilekuaLondres
Treveris
Berlin
Paris
The Swan (en) Itzuli
Talde etnikoaaskenazia
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaLondres1883ko martxoaren 14a (64 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Karl Marx (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumopatia
Familia
AitaHeinrich Marx
AmaHenriette Presburg
Ezkontidea(k)Jenny von Westphalen  (1843ko ekainaren 19a -  1881)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaJenako Unibertsitatea
Gimnasium Real Frederick William III (en) Itzuli
(1830 -
Bonngo Unibertsitatea
(1835eko urria - 1836)
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
(1836ko urria - : zuzenbide (jakintza), filosofia
Hezkuntza-mailaDoktoretza
TesiaThe Difference Between the Democritean and Epicurean Philosophy of Nature (en) Itzuli
Tesi zuzendariaBruno Bauer
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Friedrich Gottlieb Welcker (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, kazetaria, historialaria, filosofoa, soziologoa, iraultzailea, poeta, politikaria eta idazlea
Lantokia(k)Kolonia
Enplegatzailea(k)Neue Rheinische Zeitung (en) Itzuli
Rheinische Zeitung (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakGeorg Wilhelm Friedrich Hegel, Max Stirner (en) Itzuli, Ludwig Feuerbach eta The Essence of Christianity (en) Itzuli
KidetzaLehen Internazionala
Izengoitia(k)Glückskind
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
antiteismoa
Alderdi politikoaLiga Komunista

IMDB: nm0555631 iTunes: 525532833 Musicbrainz: 22aff6e2-a76c-4511-a116-1f0905272e6f Discogs: 646795 IMSLP: Category:Marx,_Karl Find a Grave: 680 Edit the value on Wikidata

Karl Heinrich Marx[1] (Treveris, Prusiako Erresuma, 1818ko maiatzaren 5a - Londres, 1883ko martxoaren 14a) alemaniar filosofo eta politika zein ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik. Gaur egungo Alemaniako Treverisen jaioa, Marxek zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen unibertsitatean, eta Jenny von Westphalenekin ezkondu zen 1843an. Bere argitalpen politikoen eraginez, Marx estaturik gabe gelditu zen eta Londresen bere emaztearekin eta seme-alabekin erbesteratu zen hamarkada batzuetan.[2] Bertan bere pentsamendua garatzen jarraitu zuen Friedrich Engels pentsalari alemaniarrarekin lankidetzan, eta bere idatziak argitaratzen jarraitu zuen British Museumeko irakurketa gelan lan eginaz.[3] Marxen teoriek garrantzi handia izan dute Aro Garaikideko pentsamendu filosofiko, politiko eta ekonomikoan, marxismoa izeneko teoria garatuz. Hainbat herrialdetako erregimen politiko bere ideologian oinarrituta eratu ziren.

Marxen lan ezagunena 1867ko Kapitala (Das Kapital) liburua izan zen. Halaber, Friedrich Engelsekin batera 1848an argitaratutako Alderdi Komunistaren Manifestua lanaren egilea ere izan zen.[4] Lan horretan komunismoaren oinarri teorikoak eta helburuak lehen aldiz agertu ziren era sistematikoan. Marxek gizarteari, ekonomiari eta politikari buruzko teoria kritikoek, kolektiboki "marxismo" bezala ulertuta, gizartea klase-borrokaren bidez garatzen dela diote. Ekoizpen modu kapitalistan, klase menperatzaileek (burgesia izenaz ezaguna) produkzio baliabideak kontrolatzen dituzte, eta langile klaseek (proletalgoak) bitarteko horietan jarduten dute beraien lan indarra emanaz soldataren truke.[5] Horren garapenerako bere teoria nagusia asmatu zuen, materialismo historikoa hain zuzen, historia ekoizpen-modu zenbaiten bilakaera besterik ez zela azalduz, klase-borrokaz irauliak eta azkenean komunismoa ekarriko zutenak.[6] Lan horretan gainbalioaren ideia ere plazaratu zuen. Marxentzat, kapitalismoaren pean dauden klase antagonismoak, neurri batean bere ezegonkortasunagatik eta krisiak jotako izaeragatik,[7] langile klasearen kontzientziaren garapena garatuko zuten, botere politikoa konkistatuz eta azkenean klaserik gabeko gizarte komunista eratuz, hain zuen ere, ekoizleen elkarte askea.[8]

Marx gizakiaren historiako eragilerik garrantzitsuenetako bat bezala izan da hartua, bere lana goraipatua zein kritikatua izanik.[9] Ekonomian egindako ekarpena oinarrizkoa izan da lanaren eta kapitalaren arteko egungo ulermenean, eta ondorengo pentsamendu ekonomikoetan.[10][11][12] Mundu osoko intelektual, sindikatu, artista eta alderdi politiko askorengan eragina izan du Marxen obrak, eta hainbatek bere ideiak aldatu edo egokitu egin dituzte. Ohikoa da Marx aipatzea gizarte zientzia modernoen arkitekto nagusietako bat bezala.[13][14]

  1. (Ingelesez) Hobsbawm, Eric. "Marx, Karl Heinrich". Oxford Dictionary of National Biography.
  2. (Ingelesez) Classics: Karl Marx. Willamette University.
  3. (Ingelesez) 1862. Marx became a Fellow of the highly prestigious Royal Society of Arts, London, Wayback Machine or..
  4. (Ingelesez) Hill, Lisa. (2007). "Adam Smith, Adam Ferguson and Karl Marx on the Division of Labour". Journal of Classical Sociology. 7 (3), pp. 339–66 or..
  5. (Ingelesez) Marx, Engels, K., F.. (1848). The Communist Manifesto. Wayback Machine.
  6. (Ingelesez) Wolff, Jonathan. Karl Marx. in: The Stanford Encyclopedia of Philosophy. (Noiz kontsultatua: 2014-01-15).
  7. (Ingelesez) Calhoun, Craig J.. (2002). Classical Sociological Theory. Oxford: Wiley-Blackwell, p. 23 or. ISBN 978-0-631-21348-2..
  8. (Ingelesez) Marx:, Karl. Critique of the Gotha Program. Wayback Machine..
  9. (Ingelesez) "Marx the millennium's 'greatest thinker'". BBC News World Online.
  10. (Ingelesez) Mangabeira Unger, Roberto. (2007). Free Trade Reimagined: The World Division of Labor and the Method of Economics. Princeton: Princeton University Press.
  11. (Ingelesez) Hicks, John. (1974). "Capital Controversies: Ancient and Modern. The greatest economists, Smith or Marx or Keynes, have changed the course of history ...". The American Economic Review 64.2, p. 307 or..
  12. (Ingelesez) Schumpeter, Joseph. (1952). Ten Great Economists: From Marx to Keynes. Volume 26 of Unwin University books. Edition 4, Taylor & Francis Group ISBN 0-415-11078-5, 978-0-415-11078-5..
  13. (Ingelesez) Little, Daniel. (2017). "Marxism and Method". .
  14. (Ingelesez) Sung Ho, Kim. (2017). "Max Weber" "Max Weber is known as a principal architect of modern social science along with Karl Marx and Emil Durkheim.". Metaphysics Research Lab, Stanford University..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search