Karlota Nassau-Weilburg eta Bragantzakoa, jaiotzez Charlotte Adelgonde Élise/Elisabeth Marie Wilhelmine (Colmar-Berg, 1896ko urtarrilaren 23a - Fischbach, 1985eko uztailaren 9a) Luxenburgoko dukesa izan zen 1919-1964 bitartean. Maria-Adelaid ahizparen ondorengoa izan zen, eta 1964an Joan printzea bere semearen alde abdikatu zuen. I. Mundu Gerran Alemaniaren aldeko zelako fama zabaldu zen. II. Mundu Gerran Kanadara[1] ihes egin zuen. Bere erreinaldian Luxenburgo Europa modernoan txertatu zen: bi bider aldatu zen konstituzioa (1919 eta 1948).
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search