Karmele Rotaetxe

Karmele Rotaetxe

Bizitza
JaiotzaBilbo1932ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2013ko maiatzaren 2a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia
New Yorkeko Zientzien Akademia

Inguma: karmele-rotaetxe-amusategi-1932-2013

Miren Karmele Rotaetxe Amusategi (Bilbo, Bizkaia, 1932ko urtarrilaren 17a - 2013ko maiatzaren 2a) euskal hizkuntzalaria eta Hizkuntzalaritza Orokorreko irakaslea izan zen. Deustuko Unibertsitatean eta EHUn eman zituen eskolak. Frantses irakaslea izanik, euskara frankismo garaian ikasi zuen. Ibilbide luzea izan zuen euskararen morfologia eta sintaxia aztertzen, eta Europako hizkuntzen egoera ere aztertu zuen. Bere tesiaren (Estudio estructural del euskera en Ondarroa) zuzendaria Koldo Mitxelena izan zuen. Euskaltzain urgazlea zen 1979az geroztik, eta euskaltzain ohorezkoa 2004ko azaroaren 24az geroztik.

New York Academy of Sciences erakundeko kide izan zen, Hizkuntzalaritza Sailean. EUROTYP, Europako Hizkuntzen Tipologia Ikertzeko Programako kide iraunkorra ere izan zen. La Gran Enciclopedia del Mundon kolaboratu zuen. Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Saileko idazkaria izan zen 1987an, eta saileko presidentea 1987tik 1994ra.[1]

  1. «Karmele Rotaetxe hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da», Euskaltzaindiko Prentsa Zerbitzua, 2013-05-03.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search